Primera RFEF
Sevilla-Real Union
Duran (Kopa): 'Baliorik gabeko partida da, baina xedea ondo egitea da'
Erredakzioa
Alvaro Cervera irundarren teknikariak aldaketa ugari egingo ditu hasierako hamaikakoan, denek goza dezaten (asteazkenean, 21:00etan).
Real Unionek Sevillari bisita egingo dio Kopako final-hamaseirentako itzuliko partidan. "Baliorik gabeko" neurketa izango da Ruben Duran jokalariaren esanetan, baina helburua "ondo egitea· da, hurrengo hitzorduei begira.
Joanekoan kanporaketa erabakita utzi zuten andaluziarrek (0-4), baina jokatzeko "partida polita" da eta entrenatzaileak aldaketak egiteko balia dezake.
Real Unionek bana berdindu zuen asteburu honetan Eibarren kontra Stadium Galen, hiru jardunaldi daramatza irabazi barik eta seigarren postuan dago Bigarren B mailako II. multzoan. Liderrak zazpi puntu gehiago ditu.
Alvaro Cerverak aldaketa ugari egingo ditu hasierako hamaikakoan, denek goza dezaten.