Itxi

Primera RFEF

Gasteiz

Alaves: Epaitegiak Piterman kondenatu du

ETB

Milioi bat euro baino gehiago ordaindu beharko dituzte Pitermanek eta Management Sport enpresak.

Orain dela ia hiru urte hasitako istorioak ematen du luzaroan iraungo duela. Prozesuak hainbat atzerapen eduki eta gero, (bistaren lehen zatian lekukoak ez zirelako agertu adibidez), kasuak kapitulu gehiago izango dituela dirudi. Dena den, Gasteizko merkataritza Arloko lehen epaitegiak gaur erabaki du Dimitry Piterman eta Management Sport enpresa kondenatzea. Milioi bat euro baino gehiago ordaindu beharko dituzte.

Diru hori Pitermanek Alaveseko presidente izan zen garaian hartu omen zuen; berak, berriz, klubari emandako aholkularitza zerbitzuaren truke izan zela adierazten du. Orain Pitermanek eta bere enpresak ezin dute epaitegi berean errekurtsorik aurkeztu, baina Lurralde Auzitegira, eta geroago Auzitegi Gorenera jotzeko aukera izango lukete. Lege konkurtsalean sartutako Alavesek diruaren kobrantza erreklamatzeko aukera dauka, baina horretarako fiantza oso altua jarri behar du, eta oraintxe bertan ezinekoa zaio. Bukaerarik gabeko soka izango da honakoa oraingoz.