Itxi

Primera RFEF

Babes faltagatik

Baskoniak uko egin dio Alavesen kontrola hartzeari

Erredakzioa

Vital Kutxak norberak bere jabetzekin abalak ematea eskatzen zuen eta horregatik ez da operazioa gauzatu.

Saski Baskoniak jakinarazi du uko egiten diola Alaveseko akzioduna izateari. Arrazoia Vital Kutxarekin bi milioi euroko kreditua eskuratzeko negoziazioek kale egin dutela da.

Josean Querejeta buru duen talde inberstoreak esan du beraien gogoa Alaves egoera ekonomiko larritik ateratzea zela, baina Vital Kutxak proposatutako finantzazio aukera guztiak baztertu dituela.

Vital Kutxak norberak bere jabetzekin abalak ematea eskatzen zuen eta horregatik ez da operazioa gauzatu.

Saski Baskonia Alaveseko akziodunetan sartzen ez bada Alaves egoera larrian geratzen da. Zorrak ditu entrenatzaile eta jokalari ohiekin eta aurten taldea osatzen duten jokalariek ez dituzte apirilako eta maiatzako soldatak kobratu.