Primera RFEF
II. multzoa
Bigarren B Maila: Mirandes lider eta hiru euskal talde play-offetan
Erredakzioa
Amorebieta, Bilbao Athletic eta Eibar bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak dira hurrenez hurren. Lemoak, aldiz, jaitsiera postuan jarraitzen du eta Reala Bk jaitsierako promozio postuan.
Asteburu honetanBigarren B Mailako II. multzoko 11. jardunaldia jokatu da eta partida bakarra geratu da golik gabe; 0-0ekoarekin bukatu zen Arandina-Palencia norgehiagoka.
Mirandesek geldiezin jarraitzen du eta Salamancari 4-2 irabazi ostean lidergoan jarraitzen dute 27 punturekin. Sei puntuko aldea ateratzen dio Mirandesek bigarren sailkatua den Amorebietari (21 puntu). Bizkaitarrek 3-2 galdu zuten Guijueloren aurka, baina bigarren postuan jarraitzen dute. Bilbao Athletic dago hirugarren postuan 20 punturekin Real Unionen aurka 3-0 galdu ostean. Laugarren postua Eibarrentzat da 19 punturekin. Armaginek 1-0 irabazi zioten Ponferradinari.
Alaves zortzigarren postuan da 17 punturekin eta puntu berdinekin bederatzigarren postuan da Real Union. Bi talde hauen atzetik Osasuna B dago 10. postuan jaitsiera postuetan dagoen Lemoari 3-1 irabazita.
Lemoak 9 puntu ditu eta 17. postuan da. Reala B pixka bat gorago dago, 16. postuan. Txuri-urdinak, ondorioz, jaitsierako promozio postuan daude.
11. jardunaldiko emaitzak II. multzoan:
Deportivo Alaves 1 - 1 Sestao River Club
Real Sociedad de Fútbol B 2 - 2 UD Logroñes
Club Atletico Osasuna B 3 - 1 SD Lemona
Zamora CF 1 - 1 Gimnástica Segoviana CF
CD Guijuelo 3 - 2 SD Amorebieta
Arandina CF 0 - 0 CF Palencia
Real Union Club 3 - 0 Athletic Club B
RS Gimnástica 1 - 0 Burgos CF
CD Mirandes 4 - 2 UD Salamanca
SD Eibar 1 - 0 SD Ponferradina