Primera RFEF
Igoerako playoffak
Barakaldok, Laudiok eta Portugaletek berdinketak lortu dituzte
Erredakzioa
Bigarren B Mailara igotzeko playoffetan bizirik jarraitzen duten hiru euskal taldeek berdinketak lortu dituzte bigarren faseko joaneko neurketetan.
Barakaldo 0-0 gelditu da Real Avilaren aurka, Adolfo Suarez futbol zelaian, eta Laudiok 1-1ekoa eskuratu du Llosetenseren etxean. Arabako taldeak aurrea hartu du markagailuan, Silasen golarekin, baina Ellakurik azken 1-1ekoa jarri du, atsedenaldiaren ostean.
Portugaletek Floridan jokatu du, Aguilasen aurka, eta Bizkaiko taldea 2-2 gelditu da . Iker Zaratek markagailuan goitik jarri du Portugalete, aurreneko zatian, baina Aguilasek markagailua iraultzea lortu du. Luzapenean, Vickyk azken 2-2koa jarri du Floridako markagailuan.