Primera RFEF
Errege Kopa
Huracan Valentzia-Alaves eta Arroyo-Eibar, hirugarren kanporaketan
Erredakzioa
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira urriaren 17an. Arabarrek etxetik kanpo jokatuko dute eta armaginek, ordea, Ipuruan.
-
Eibar. Argazkia: EITB
Errege Kopako hirugarren kanporaketako partidak:
Almeria- Alcorcon
Sabadell-Kordoba
Huesca-Ponferradina
Las Palmas-Racing Santander
Sporting Gijon-Mirandes
Lucena-Cacereño
Huracan Valentzia-Alaves
AE Prat-Llagostera
Constancia-Melilla
Eibar-Arroyo
Noja-Jaen
Alcoyano, at
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira urriaren 17an. Alcoyano zuzenean sailkatu da bigarren kanporaketarako.
Bigarren kanporaketa horren zozketa urriaren 19an egingo dute eta lehen mailako taldeak ontzian sartuko dira dagoeneko. Txapeldunen Ligarako edo Liga Europarako sailkatuta daudenak Bigarren B Mailako talde baten aurka edo Alcoyanoren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Gainontzeko bederatzi neurketak, lehen mailako hamahiru taldek eta txartela lortuko duten bigarren mailakoak osatuko dituzte.