Eibar
Bi urterako
Eibarrek Laura Marti atezaina fitxatu du
EITB
22 urteko jokalaria AEM Lleida taldetik dator eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du Gipuzkoako klubarekin.
-
Eibarrek Laura Martiren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: Eibar.
Eibarrek Laura Marti atezaina fitxatu duela iragarri du astelehen honetan. Atezain kataluniarrak bi denboraldi emango ditu talde armaginean, 2027ko ekainera arte.
Marti AEM Lleida taldetik dator, bertan F Ligara igotzeko play-offa jokatu du, denboraldia sailkapeneko hirugarren postuan amaitu ostean.
Marti Lleidako taldearen harrobian hazitako jokalaria da. 2020. urtean debuta egin zuen lehen taldean, eta ondoren Federazioko 1. mailara igo zen. Hiru denboralditan bere taldearen partiden % 88 jokatu du, hau da, 6.000 minutu baino gehiago.
2024-2025 denboraldian 16 partida jokatu ditu eta horietatik zortzitan ez du golik jaso.
Iragan ostiralean, Eibarrek Eunate Astralaga Athleticek utzitako atezainak talde armaginera itzuliko zela iragarri zuen.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | ¿¿¿¿¿¿¿ ¿
— SD Eibar (@SDEibar) July 7, 2025
¿ La guardameta Laura Martí, nuevo refuerzo para la portería armera.
¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿! ¿#EibarFem | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/Vm6oDsiuZX

