Itxi

Eibar

Prentsaurrekoa

Deportivoren aurkako partidaren zailtasunaz ohartarazi du Abrahamek

Erredakzioa

Atletico Madrilen aurkakoa baino zailagoa izango dela uste du, Eibarren ligakoa delako. 'Eibar Lehen Mailan dago, eta hiltzeraino defendatu behar dugu', esan du.

Abraham Minero Eibarko futbolariak Deportivoren aurkako partida Atletico Madrilen kontrakoa baino zailagoa izango dela uste du, "gure ligakoa delako". Atleticoren aurka galdu zuen Eibarrek.

"Norgehiagoka zaila izango da, bi taldeak oso berdinak garelako, eta zaila izango da zerbait on ateratzea", esan du Minerok.

Eibarrek konplexurik gabe jokatu behar duela uste du kataluniarrak, BBVA Ligan egon arren: "Lehen Mailako jokalariak gara, Eibarreko. Eibar Lehen Mailan dago, eta hiltzeraino defendatu behar dugu hori".

Ipuruara itzuliko da Eibar, Realari irabazi zion zelaira Ligako debutean: "Ipuruan indartsuak izan behar gara. Etxean intentsitate handiarekin jokatu behar dugu irabazteko. Gotorlekua izan behar da Ipurua, eta erakutsi behar dugu.