Itxi

Eibar

Ipuruan

Eibar, ezinean Deportivoren aurka (0-1)

Erredakzioa

Galiziarrek partidan zehar izan duten gol-aukera bakarrenetariko bat ondo aprobetxatu dute eta markagailuko errenta gorputz eta arimaz defendatu dute. Eibarrek gehiago merezi izan du.

1:23
Deportivo de La Coruña

Eibarrek porrota jaso du Deportivoren aurka (0-1) Ipuruan jokatuko neurketan. Hutsean amaitzeko neurketa izan da, baina bisitariek partidan zehar izan duten gol-aukera bakarrenetariko bat ondo aprobetxatu dute eta markagailuko errenta azken unera arte defendatu dute.

Galiziako taldea hobeto zelairatu da, golaren bila. Eibarrek partida pixka bat parekatzea lortu duenean egin du Deporrek 0-1ekoa. Bovedak aldaratze kaskarra egin du, baloia arean geldirik utzi du eta Juan Dominguezek ez du Irureta atezainaren aurrean huts egin.

Gaizka Garitanoren taldeak 22. minutuan izan du partidako aurreneko gol-aukera garbia: Javi Larak ezkerretik erdiratu du, Arruabarrenari hanka artean trabatu zaio baloia eta aldaratzea Dani Garciari heldu zaio, baina gora bidali du. Armaginek aurkaria estutu dute lehen zatiko azken ordu-laurdenean, baina ez dute arrisku handirik sortu.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Dani Nietok neurketa berdintzeko bi aukera izan ditu. Deporrek, bestalde, minutuak lehenbailehen pasaraztea zuen helburu, eta hori erdiesteko lanean hasi da.

Zaleek taldea babestu dute, jokalariak banakoa egiten saiatu dira, baina ez dira gola sartzeko gai izan. Deporrek ondo jokatu du, gorputz eta arimaz defendatu du eta hiru puntuak eskuratu ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar