Itxi

Eibar

Granadaren aurka

Gehiago merezi izan du Eibarrek (1-1)

Erredakzioa

Gaizka Garitanoren taldea Granada baino gehiago izan da, eta garaipena merezi izan du, baina puntu bat baino ez du lortu. Bovedak gol ederra sartu du.

1:11

Eibarrek bana egin du Granadaren aurka, Ipuruan jokatutako neurketan. Gehiago merezi izan dute etxekoek, baina ezin izan dute aurkaria mendean hartu.

Joaquin Caparrosen taldeak 7. minutuan estreinatu du markagailua. Nyomek atzelari armaginak gainditu ditu, eta jaurtiketa gurutzatu batekin gola egin du (0-1). Granadak serioago hasi du partida, baina Eibarren jokoak hobera egin du, minutuek aurrera egin ahala. 23. minutuan Piovaccariren gola baliorik gabe utzi du Mateuk. Zalantzazko erabakia.

Gaizka Garitanoren taldeak atsedenaldira heldu aurretik berdindu du norgehiagoka, Eneko Bovedak egindako gol ederrarekin (37. minutuan). 43.ean 2-1ekoa sartzeko zorian izan da Piovaccari.

Italiarrak berak aukera paregabea izan du gipuzkoarren bigarren gola egiteko, bigarren zatia hasi eta berehala. Granadako Murillok aldaratu du, atezaina dagoeneko gaindituta zegoenean. Eibarrek bigarrena merezi zuen, eta Capak gutxigatik ez du egin gola 62. minutuan, baina haren bolea kanpora joan da.

Eibarrek baloiaren jabetzari eutsi dio, baina Granadak presioa aurreratu du, armaginen jokoa geldiarazteko asmoz. Ez da gehiagorako denborarik egon, eta azkenean, puntu banaketa.

Fitxa teknikoa:

1 SD Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raúl Navas, Abraham; Boateng, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena (Lekic, 84'), Saul Berjon (Dani Nieto,  76'); eta Piovaccari (Manu del Moral, 65').

1 Granada CF: Roberto; Nyom, Babin, Murillo, Foulquier; Piti, Fran Rico, Iturra, Sissoko (Mainz, 84'); Jhon Cordoba (Ortuño, 82') eta Success (El Arabi, 65').

Golak:

0-1. 7'. Nyom;

1-1. 36'. Boveda;

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar