Eibar
Celtaren aurka
Eibarrek denboraldi hasierako sentsazioak berreskuratu nahi ditu
Erredakzioa
Raul Navas, Lillo, Federico Piovaccari eta Abraham Minero jokalariak neurketa jokatzeko prest daude.
Eibarrek Celtari egingo dio bisita larunbat honetan (22:00) BBVA Ligako 13. jardunaldiko partidan. Talde armaginak bi porrot jaso ditu jarraian: 2-1 Malagaren aurka eta 0-4 Real Madrilen aurka, Ipuruan jokatutako neurketan. Eibarrek denboraldi hasierako sentsazioak berreskuratu nahi ditu.
Gipuzkoarrek bi partida irabazi dituzte etxetik kanpo (Elxen 0-2, eta 2-3 Vallecasen) eta bakarra etxean, Realaren aurka (1-0).
Gaizka Garitano armaginen entrenatzaileak Raul Navas eta Lillo atzelariak berreskuratuko ditu Vigoko partidarako (ezin izan zuten Real Madrilen aurka jokatu, zigortuta). Federico Piovaccari ere jokatzeko prest dago. Italiarrak ezin izan zuen Malagaren eta Real Madrilen aurka jokatu, baina dagoeneko sendatu du.
Abraham Minerok, bestalde, min hartu zuen masailalbo-hezurren, zurien aurkako neurketan, eta zauria josi behar izan zioten. Hala ere, larunbateko partida jokatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Celta: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Fontás o Sergi Gómez, Jonny; Radoja, Krohn-Dehli, Augusto Fernández; Nolito, Orellana eta Larrivey.
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham edo Lillo; Errasti, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; Manu Garcia edo Piovaccari.
Epailea: Pedro Jesus Perez Montero
Ordua: 22.00
Futbol-zelaia: Balaidos