Itxi

Eibar

Ostiralean, 20:45ean

Eibarrek bigarren itzuliko lehen garaipena nahi du, beherakada eteteko

Erredakzioa

Armaginek Rayo Vallecano hartuko dute Ipuruan. 10 jardunaldi joan dira garaipenik lortu gabe, Granadaren aurka errekuperazio zantzuak agertu zituzten arren.

1:24

Eibarrek Rayo Vallecanori irabazi nahi dio, azken 10 jardunaldietan ez baitu garaipenik lortu. Madrildarrei nahikoa zaie puntu bakarra ateratzea datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko dutela ziurtatzeko.

Armaginak ez dabiltza batere fin azken asteetan; ez dute partidarik irabazi bigarren itzulia hasi zenetik: lehen itzuliko azken partidan bana egin zuten Kordoban, ondoren zortzi partida jarraian galdu zituzten eta bolada txar hori etetea lortu zuten Granadan hutsean berdinduta.

Gaizka Garitanok Raul Navas eta Manu del Moral zalantzan ditu, biek min hartu baitzuten Granadaren aurkako partidan.

Armaginen entrenatzaileak, hala ere, Borja Ekiza errekuperatu du. Atzelariak ezin izan zuen Granadan jokatu zigortuta zegoelako.

Rayo, berriz, denboraldiko bere momenturik onenean iritsiko da Ipuruara: jokoan izan diren azken 12 puntuetatik bederatzi lortu ditu. Madrildarrek zortzigarren postuan dituzte begiak jarrita, duela bi denboraldi lortutako postu historikoan, hain zuzen.

 

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Jaime; Bóveda, Añibarro, Raúl Navas o Ekiza, Lillo; Borja Fernández o Errasti, Dani García; Capa, Arruabarrena, Saúl Berjón; eta Piovaccari.

Rayo Vallecano: Cristian Álvarez; Tito, Abdoulaye, Zé Castro, Nacho; Embarba, Jozabed, Raúl Baena, Kakuta; Bueno; eta Manucho.

Epailea: Iglesias Villanueva (galiziarra).

Estadioa: Ipurua.

Ordua: 20.45ean.

: 20.45ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak