Itxi

Eibar

Asteartean, Malagaren aurka

Eibar, bolada kaskarrari amaiera ematera behartuta

Agentziak | Erredakzioa

Federico Piovaccari eta Raul Navas zigortuta daude eta ezin izango dute norgehiagoka jokatu.

  • Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Eibarrek Malaga hartuko du astearte honetan Ipuruan BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan. Armaginek hamaika neurketa daramatzate garaipena eskuratu gabe, eta andaluziarren aurkako hitzorduan bolada kaskarrari amaiera eman nahi diote.

Ostiralean Rayo Vallecanori irabazteko parada izan zuten gipuzkoarrek Ipuruan, baina markagailuan aurrea hartu zuten arren, azkenean madrildarrak nagusitu ziren 1-2ko emaitzarekin.

Federico Piovaccari eta Raul Navas zigortuta daude eta ezin izango dute norgehiagoka jokatu. Ekizak edo Lillok Navasen lekua har dezakete, eta Piovaccariren ordezkoa Manu del Moral izan daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Jaime; Boveda, Añibarro, Ekiza edo Lillo, Dídac Vila; Errasti, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Manu del Moral.

Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Weligton, Torres; Amrabat, Darder, Recio, Horta; Samu Garcia eta Juanmi.

Epailea: Jesus Gil Manzano

Futbol-zelaia: Ipurua

Ordua: 22.00

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak