Eibar
Almeriako afera
Gaizka Garitanok euskal kazetarien babesa jaso du
Erredakzioa
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Garitano, Urkiola eta Morenori babesa erakusten diete eta Almeria-Eibar partidaren ondorengo prentsaurrekoan gertatutakoa salatzen dute
Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) eta Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) beren laguntasuna erakutsi nahi diete Gaizka Garitano Eibar SD taldeko entrenatzaileari, Joseba Urkiola kazetariari eta Juanjo Moreno Almeriako futbol taldeko prentsa arduradunari. Era berean, igandean, apirilaren 26an, izandako Almeria-Eibar partiduaren ondorengo prentsaurrekoan gertatutakoa salatu nahi dute:
'EKEk eta KEEk ez dugu ulertzen aipatutako prentsaurrekoan Gaizka Garitano EiTBko euskal katean lan egiten duen kazetariari, Joseba Urkiolari, euskeraz erantzuten zion bitartean hainbat kazetarik erakutsi zuten errespetu falta. Izan ere, gaineratu behar da Garitanok ez zuela adierazi inoiz gaztelaniaz erantzungo ez zuenik.
EKEk eta KEEk gure laguntza eskaini nahi diogu Joseba Urkiolari. Egin zuen bakarra, bere lana egitea izan zen. Eskubide bat da nahi duten hizkuntzan komunikatu ahal izatea.
Eskerrak eta gure babesa ere eskaini nahi dizkiogu Juanjo Morenori, zein errespetua eskatu eta ordena jarri besterik ez zuen nahi. Morenoren jokaera horrek bai taldeko jarraitzaile zein inguruko kazetari batzuek horren kargugabetzea eskatzea suposatu du. EKE eta KEE hori gertatzearen kontra daude erabat.
Amaitzeko, igandean eman ziren moduko jarrerak salatu nahi ditugu. Onartezinak dira eta gure sektoreari kalte besterik ez diote egiten'.