Itxi

Eibar

Asteazkenean, 20:00etan

Eibarrek atzean utzi nahi ditu jaitsiera postuak, Sevillari irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Andaluziako taldea laugarren postuaren borrokan daude. Armaginek bi puntura dute jaitsiera.

  • Gaizka Garitano / EFE.

    Gaizka Garitano / EFE.

Eibarrek Sevillari irabazi nahi dio, asteazkenean 20:00etan, garrantzi handiko neurketa batean bi taldeentzat. Armaginek bi puntura dituzte jaitsiera postuak, eta Sevillakoak laugarren postuaren bila ari dira.

Talde armaginak, hiru azken partidetan galtzaile, soilik 5 puntu lortu ditu azken 45etatik, bigarren itzuli txarrean. Sevilla Europa Liga jokatzeko sailkatuta dago, eta finalerdietan dago aurten. Hamalau partida eman ditu galdu gabe.

Manu del Moralek ez du Sevillaren aurka jokatuko, hark lagatuta dagoelako. Egingo balu, Eibarrek "beldurraren klausula" ordaindu beharko lioke Sevillari.

Gaizka Garitano Raul Navasen zain dago. Azken momentura arte saiatuko da. Jaime Jimenez atezaina baja ziurra da, lesionatuta dagoelako.

Sevilla denboraldiko momenturik onenean helduko da Ipuruara. Otsailaren 22tik ez dute galdu, eta BBVA eta Europa Ligako azken irteeretan ere ez. "Hamaikakorik onena" zelairatuko du Emeryk, "Real Madrilen pentsatu gabe".

Nico Pareja eta Vitolo lesionatuta daude. Coke, Fernando Navarro, Mbia eta Aleix Vidalek aukera bat izan dezakete Ipuruan.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Raul Navas edo Ekiza, Añibarro, Dídac Vilà; Dani García edo Boateng, Borja Fernandez; Capa, Arruabarrena, Javi Lara; Piovaccari.

Sevilla: Sergio Rico; Coke, Carriço, Kolodziejczak, Fernando Navarro; Krychowiak, Iborra edo Mbia; Aleix Vidal, Banega, Denis Suarez; Gameiro.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias (nafarra).

sias (nafarra).