Eibar
Lagunartekoa
Eibarrek bere aurreneko partida jokatuko du Frantzian
eitb.eus
Bordelen jokatuko dute armaginarrek Girondisen kontra. Lillok denboraldiko lehen minutuak jokatuko ditu lesio gaindituta.
-
Lillo, aurreko denboraldian. EFE
Eibarrek eta Bordeleko Girondisek adiskidantzazko neurketa jokatuko dute Mont-de-Marsanen, Akitanian.
Talde gipuzkoarrak ez du inoiz Euskal Herritik edo Espainiatik kanpo jokatu. 75 urte ditu Eibarrrek eta bere lehen partida izango da Frantzian.
Bertan, Manuel Castellano Lillok, behin lesioa gaindituta, denboraldiko lehen minutuak jokatuko ditu.
Jose Luis Mendilibarrek deitutako 19 jokalariak honako hauek dira: Riesgo, Xabi Iruretagoiena, Capa, Lillo, Dos Santos, Ramis, Pantic, Ekiza, David Junca, Dani García, Escalante, 'Keko' Gontan, Adrian, Inui, Sail Berjon, Verdi, Arruabarrena, Sergi Enrich eta Borja Baston.
Girondiseko Willy Sagnolek, ordea, 21 jokalari sartu ditu deialdian: rior, Lefebvre, Contento, Diabate, Jussie, Laborde, Maulun, Maurice-Belay, Pablo, Pallois, Poundje, Soni, A. Traoré, Yambéré, Ambrose, Makoube, Alceus, Vada, Haj Hassen, B. Traore, eta Ounas.