Itxi

Eibar

Asteazkenean, 18:30ean

Eibarrek bolada txarrari agur esan nahi dio Sportingen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Ipuruan jokatuko dute asteazken honetan, 18:30ean. Jaime Jimenez eta David Junca baja dira.

1:04

Eibarrek eta Sportingek asteazken honetan (18:30ean) esango diote agur 2015. urteari. Ipuruan jokatuko den partida oso garrantzitsua da bi taldeentzat; Armaginek bolada txarrari amaiera eman nahi diote, eta Sportinegek jaitsiera postuetatik aldentzea du helburu.

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Jaime Jimenez atezainaren eta David Junca defentsaren bajak izango ditu partida honetarako. Gainera, Antonio Luna eta Sergi Enrich taldetik at entrenatzen ibili dira egun hauetan. Mendilibarrek 22 jokalariz osatutako deialdia eskaini du, min hartuta ez dauden lehen taldeko jokalari guztiak eta CD Vitoriako jokalaria den Iñigo Barrenetxea deituta.

Sportingek, bestalde, zigortuta dauden Luis Hernandez eta Bernardo erdiko defentsen bajak izango ditu, eta Sergio Alvarez ere baja izango du. Ondorioz, Abelardo entrenatzaileak aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, Antonio Luna edo Lillo; Escalante, Dani Garcia; Keko Gontan, Sergi Enrich edo Adrian, Saul Berjon; eta Borja Baston.

Sporting: Cuellar; Lora, Jorge Mere, Guitián, Alex Menendez, Rachid, Mascarell, Halilovic, Ndi, Sanabria eta Jony.

Epailea: Carlos Velasco Carballo.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 18.30.

18.30.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar