Itxi

Eibar

Astelehenean, 20:30ean

Eibarrek laugarren garaipena jarraian nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Jota Peleteirok ez du jokatuko, nazioarteko pasearen zain dagoelako. Armaginak boladan dira, Ligako azken hiru partidak irabazi baitituzte.

  • Eibarrek Ligako azken hiru partidak irabazi ditu. Argazkia: Efe.

    Eibarrek Ligako azken hiru partidak irabazi ditu. Argazkia: Efe.

Helburu ezberdinak dituzten bi taldeen arteko norgehiagoka hartuko du gaur Ipuruak BBVA Ligako 20. jardunaldian: Eibarrek bolada onari eutsi nahi dio Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuetan jarraitzeko; Granadak, berriz, beheko postuetatik alde egin nahi du.

Talde gipuzkoarra buru-belarri sartuta dago Ligan, Errege Kopatik kanpo geratu ostean. Ligako azken hiru partidetan garaile atera da Jose Luis Mendilibarren taldea.

Jota Peleteiro Eibarrek urtarrilean egindako lehen fitxaketak ez du Granadaren aurka jokatuko. Hain zuzen, Granada era Betis Peleteiroren atzetik ibili ziren, galiziarrak Eibarrera itzultzea erabaki aurretik. Jokalaria nazioarteko baimenaren zain da, armaginekin jokatu ahal izateko.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, Antonio Luna; Adrián, Dani García; Keko Gontán, Verdi edo Sergi Enrich, Inui; eta Borja Bastón.

Granada: Andrés Fernández; Foulquier, Mainz, Lombán, Doria, Edgar; Krhin, Rubén Pérez, Fran Rico o Uche; Success eta Peñaranda.

Epailea: Sánchez Martínez (murtziarra).

Estadioa: Ipurua Ordua: 20.30ean.

rdua: 20.30ean.