Itxi

Eibar

Datozen 4 denboraldietarako

Eibarrek Florian Lejeune fitxatu du

Erredakzioa

Klub armaginak erdiko defentsa frantziarra fitxatu du datozen lau denboraldietarako. Gironan ibili da Manchester Cityk utzita.

  • Florian Lejeune. Argazkia: SD Eibar

    Florian Lejeune. Argazkia: SD Eibar

Florian Lejeune fitxatu du Eibarrek. Erdiko defentsa frantziarrak lau urterako kontratua sinatu du klub armaginarekin, 2020. urteko ekainaren 30era arte. Manchester Cityrekin negoziatu du fitxaketa Eibarrek.

Parisen jaio zen 25 urteko jokalaria. 1,88 metro neurtzen du, eta Gironan jokatu du azken bi denboraldietan. 2015eko udan Manchester Cityra saldu zuen Gironak, baina aurten ere utzita jokatu du Kataluniako taldean. Gironan jokatu dituen bi denboraldietan, 81 partida jokatu eta 8 gol saru ditu.

Lejeunek Istres eta Brest talde frantziarretan jokatu zuen lehenago, baita Vila-realen lehen eta bigarren taldeetan. Vila-realekin bi partida jokatu zituen 2011-2012. denboraldian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar