Eibar
Larunbatean, 18:30ean
Eibarrek Sevillari irabazi nahi dio, lehen aldiz, Lehen Mailan
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak hiru baja dauzka: Asier Riesgo atezain titularra (zigortuta dago), eta Ivan Ramis eta Adrian Gonzalez, min hartuta.
-
Aurreko denboraldiko Eibar-Sevilla. Argazkia: Efe.
Eibar lehen aldiz gailendu nahi zaio Sevillari Lehen Mailan. Bi taldeak nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean Ipuruan. Andaluziarrak momentu onean dira Txapeldunen Ligan Juventusekin husna egin ostean.
Armaginek ez diote inoiz Sevillari Lehen Mailan irabazi. Bi partida berdindu eta bi galdu dituzte Mendilibarren gizonek.
Eibarrek denboraldi hasierako bolada onari eutsi nahi dio; Coruñako Deportivorekin lehen partida galdu arren, hurrengo biak irabazi egin dituzte gipuzkoarrek: 1 eta 0 Valentziaren aurka Ipuruan eta 1 eta 2 Granadaren aurka Los Carmenes estadioan.
Mendilibarrek hiru baja ditu larunbateko neurketarako: Asier Riesgo atezain titularra (zigortuta), eta Ivan Ramis eta Adrian Gonzalez, biak min hartuta.
Ustezko hamaikakoak
Eibar: Yoel; Capa, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Dani García, Fran Rico edo Escalante; Pedro León, Sergi Enrich, Rubén Peña; Kike.
Sevilla: Sergio Rico; Rami, Pareja, Kolodziejczak; Mariano, Iborra, Kiyotake, Ganso; Correa, Ben Yedder, Vietto.
Epailea: Alfonso Álvarez Izquierdo (Kataluniarra).
Estadiao: Ipurua.
Ordua: 18.30ean.