Itxi

Eibar

5 talderekin

Mendilibarrek 300 puntu lortu ditu Lehen Mailan

Agentziak | Erredakzioa

Zaldibarko entrenatzaileak bost talde entrenatu ditu orain arte: Athletic (6), Valladolid (106), Osasuna (118), Levante (5) eta Eibar (65).

  • Jose Luis Mendilibar / EFE.

    Jose Luis Mendilibar / EFE.

Jose Luis Mendilibarrek 300 puntu lortu ditu Lehen Mailan, bost talde entreinatuta. Entrenatzaileak bost talderen aulkietan egon da Lehen Mailan: Athletic (6), Valladolid (106), Osasuna (118), Levante (5) eta Eibar (65).

Zaldibarkoak 76 garaipen, 72 berdinketa eta 113 porrot lortu ditu 261 neurketatan, partida bakoitzean  1,14 puntu lortuta batez beste.

Athleticekin egin zuen debuta Lehen Mailan, 2005-06 denboraldian. Gutxi iraun zuen, ordea, 10 partidatan 6 puntu lortu ondoren, kargutik kendu baitzuten.

Bigarren Mailan, Valladolid entrenatu zuen, eta igoera lortu zuen. Lehen Mailan berriro (2007-08, 2008-09 eta 2009-10), 106 puntu eskuratu zituen 96 neurketatan. Azken denboraldian, 20 partidaren ostean, kargutik kendu zuten, baina Gaztela eta Leongo taldeak ezin izan zuen jaitsiera saihestu.

2010 eta 2013 artean, Osasuna salbatzea lortu zuen Mendilibarrek, baina kargutik kendu zuten hurrengo denboraldian, hiru neurketatan hiru porrot jaso ondoren. Guztira, 118 puntu lortu zuen 96 norgehiagokatan.

Levanterekin 5 puntu lortu zituen 8 partidatan, eta Eibarrekin arrakastatsu dabil. Aurreko denboraldian, 43 puntu eskuratu zituen, eta honetan, 22 puntu lortu ditu 15 jardunalditan. Guztira, 65 puntu lortu ditu Eibarrekin 53 neurketatan, eta 300, guztira, Lehen Mailan.