Itxi

Eibar

Igandean, 18:30ean

Eibarrek garaipena nahi du Villamarinen Europako lehian tinko jarraitzeko

Erredakzioa

Armaginek Betisen aurka jokatuko dute igandean, 18:30ean. Lejeune eta Inui jokatzeko prest izango ditu Mendilibarrek.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Las Palmasi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Betsien aura jokatuko du igande honetan, 18:30ean, Benito Villamarin zelaian. Athleticek lortutako garaipenaren ostean, armaginek hiru puntuak lortu nahi dituzte Europako postuak lortzeko borrokan sendo jarraitzeko.

Norgehiagoka honetarako baja dira Fran Rico, Nano Mesa, Anaitz Arbilla eta Ruben Peña. Bestalde, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Floian Lejeune eta Takashi Inui.

Armaginen deialdia 18 jokalari hauek osatzen dute: Yoel, Riesgo, Capa, Ramis, Dos Santos, Galvez, Lejeune, Luna, Junca, Dani Garcia, Escalante, Rivera, Adrian, Inui, Pedro Leon, Bebe, Kike Garcia eta Enrich.

Betisek garaipena lortu nahi du bere zaleen aurrean egiten ari diren denboraldi kaskarra pixka bat txukuntzeko eta salbazioa ia erabat lortuta uzteko. Piccini baja izango da Eibarren aurkako norgehiagokarako.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak