Eibar
Igandean, 12:00etan
Eibarrek eta Deportivok sufritzeari utzi nahi diote
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak prest izango ditu berriz Galvez eta Ramis. Bi taldeek irabazteko beharra dute.
Eibarrek Deportivo hartuko du, igande eguerdian, behetik ateratzeko puntuen bila. Armaginek ez dute etxean berriz huts egin nahi, eta Deporrek gauzak ondo egin nahi ditu etxetik kanpo.
Jose Luis Mendilibarrek prest izango ditu lesioantuta zeuden Galvez eta Ramis, indartu beharreko atzeko lerroan. Fran Rico, Pedro Leon eta Ivan Alejo baja dira.
Deportivok etxetik kanpoko lanak hobetu beharrean jarraitzen du. Azken 22 bisitetan partida bakarra irabazi du. Pepe Melen taldeak atsedenaldiaren aurreko jardunaldian irabazi zuen, eta jaitsiera postutik irtetzea lortu zuen, baina orain Eibarren intentsitate handia izango du aurrean.
Lucas Perez prest dago jokatzeko, baina Pedro Mosquerak, Carles Gilek, Adrian Lopezek eta Ruben Martinez atezainak lesionatuta jarraitzen dute. Gerard Valentin eta Fabian Schar ere baja dira.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Eibar: Dmitrovic; Capa, Paulo Oliveira, Ramis, Jordán; Escalante, Dani Garcia; Bebe, Enrich, Inui; Kike Garcia.
Deportivo: Pantilimon; Juanfran, Arribas, Sidnei, Luisinho; Guilherme, Borges; Fede Valverde, Çolak, Bakkali; eta Florin Andone.
Florin Andone.