Eibar
Astelehenean. 21:00etan
Eibarrek bolada txarrari agur esan nahi dio Betisen aurka
Erredakzioa
Partida astelehen honetan jokatuko da Ipuruan, 21:00etan.
-
Eibar. Argazkia: EFE
Eibarrek Betisen aurka jokatuko du astelehen honetan, 21:00etan Ipuruan. Armaginen helburua da bolada txarrari amaiera ematea eta sailkapeneko beheko postuetatik irtetzeko hiru puntuak lortzea.
Dani Garciak hasieratik jokatuko du partida bateko zigorra bete ostean, eta Pedro Leon baja da, hiru hilabeterako baja izango baita kiofanotik pasa ostean. Berragertzekotan zen jokalari murtziarra, baina lesioak txarrera egin dio.
Betis denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, eta Europako postuetan sartzeko lehian mantendu nahi du Sevillako taldeak. Zou Feddal eta Joel Campbell jokalarien bajak ditu Quique Setien entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Galvez, Junca; Dani Garcia Rivera; Bebe, Kike Garcia, Inui; eta Enrich.
Betis: Adan; Barragan, Jordi Amat, Mandi, Durmisi; Javi Garcia; Joaquin, Fabian, Guardado, Camarasa; eta Sergio Leon.
Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 21.00.