Eibar
Igandean, 18:30ean
Eibarrek garaipena nahi du Espanyolen aurka, jaitsieratik aldentzeko
Erredakzioa
Armaginek Bartzelonako taldearen aurka jokatuko dute igande honetan, 18:30ean, Ipuruan.
-
Iragan denboraldiko Eibar-Espanyol irudia. Argazkia: EFE
Eibarrek Espanyol izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Ipuruan. Armaginen helburua da hiru puntuak lortzea, jaitsiera postuekiko zuloa irekitzeko. Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak Ligako azken bi partidak irabazi ditu; Betisen aurka (5-0) eta Alavesen aurka (1-2), baina Errege Kopan galdu egin zuen Celtaren aurka (1-0) eta txapelketatik at geratu da.
Talde armaginaren aste honetako berritasuna izan da Fabian Orellana jokalariaren fitxaketa. Valentziatik dator utzita denboraldi amaierara arte, baina ezingo du jokatu 2018ko urtarrilara arte. Charles baja da zigortuta dagoelako, baina Ramis jokatzeko presta dago nahiz eta ez duen hasieratik jokatuko.
Espanyol Ligako sailkapeneko 13. postuan da 16 punturekin, Eibarrek baino hiru puntu gehiagorekin. Quique Sanchez Flores entrenatzaileak Javi Lopez, Oscar Duarte, Alvaro, Hernan Perez eta Pape Diop jokalarien bajak izango ditu. Bestalde, Leo Baptistao jokatzeko prest dago.
Alineaciones probables:
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Junca; Dani Garcia, Joan Jordán; Alejo, Enrich, Inui; Kike Garcia.
Espanyol: Pau Lopez; Victor Sanchez, David Lopez, Mario Hermoso, Aarón; Jurado, Darder, Fuego, Piatti; Sergio Garcia eta Gerard Moreno.
Epailea: Undiano Mallenco.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 18.30ean.