Itxi

Eibar

Sábado, 13:00 horas

Getafe eta Eibar, nor baino nor Coliseumean

Erredakzioa

Talde armaginak bere laugarren garaipena jarraian lortu nahi du Ligan. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da, 13:00etan.

  • SD Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Getafe izango du aurkari larunbat honetan, 13:00etan, Alfonso Perez Coliseumean. Armaginek, laugarren garaipena jarraian lortu nahi dute, Valentziari irabaztetik datorren aurkariaren kontra.

Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak bajak izaten jarraitzen du, baina Ivan Ramis jokatzeko prest da jada, nahiz eta ez duen hasieratik jokatuko. Entrenatzaile bizkaitarrak Imanol Sarriegi eta Areitio sartu ditu deialdian. Junca baja izango da min hartuta dagoelako. Armaginek ez dute sistema aldatuko. Aurrealdean Kike Garciak eta Sergi Enrichek jokatuko dute. Zelai erdiko hegaletan Inui eta Alejo egongo dira, eta erdiko defentsako bikotea Oliveirak eta Arbillak osatuko dute. Defentsako hegaletan Cote eta Capa egongo dira.

Getaferi bikain etorri zaio Valentziaren aurka lortutako garaipena. Gainera, partida bateko zigorra bete zuten Juan Cala eta Antunes jokatzeko prest izago ditu Jose Bordalas entrenatzaileak. Hala ere, Mauro Arambarriren baja du Madrileko taldeak.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Guaita; Damian Suarez, Cala, Djene, Antunes; Portillo, Markel Bergara, Fajr, Amath; Angel eta Jorge Molina.

Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Cote; Dani Garcia, Joan Jordan; Alejo, Enrich, Inui, Kike Garcia.

Epaileak: Alberola Rojas.

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 13.00etan.