Itxi

Eibar

Ipurua, 19:30

Bolada ona luzatu nahi du Eibarrek, Girona historikoaren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Lehen Mailara igo berria da Girona, baina hamaika puntura dauzka jaitsiera postuak. Lau garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte armaginek azken bost jardunaldietan.

  • SD Eibar

    SD Eibar

Eibarrek Girona hartuko du, ostegunean 19:30etan, gorako bidean murgilduta. Azken bost jardunalditan, lau garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte armaginek. Girona, aldiz, 2017 historikoa ari da egiten.

Beheko postuak atzean utzi ditu Eibarrek, baina neurketa honetarako Ivan Alejoren lesioa izango dute. Ez dirudi larria denik. Ramisek ere urteko azken norgehiagoka galduko du, minduta.

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak prest dauden 18 jokalariak deitu ditu. Zalantza nagusia Alejoren ordez arituko dena da, eskuin hegalean. Ruben Peña izan liteke.

Armaginek 24 punturekin buka lezakete urtea. Orain dela hilabete pentsaezina zirudien.

Girona ez dago denboraldi hasieran imajinatu zuen tokian. Helburu nagusia salbazioa du, eta dagoeneko hamaika puntura dauka jaitsiera.

Pablo Machinen taldeak Europa Ligako postuetan buka lezake jardunaldia.

Gironak ez du 3. jardunalditik etxetik kanpo galtzen, eta ez du Eibarren aurkako zortzi Ligako partidetatik bat ere galdu.

Christian Stuani Gironaren zenbakien erantzunleetako bat da. Azken hamar partidetan gola egin du Kataluniako taldeak, eta hutsean utzi du atea azken bietan.

Alex Granell, zigortuta, Farid Boulaya, entrenatzaileak erabakita, eta Marc Muniesa, Pedro Alcala, Marlos Moreno eta Pere Pons, lesionatuta, ez dira Ipuruako berdegunean egongo.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Cote; Dani Garcia, Joan Jordan; Ruben Peña, Enrich, Inui, Charles. Banquillo: Riesgo, Lomban, Galvez, Escalante, Rivera, Kike Garcia eta Bebe.

Girona: Bono; Pablo Maffeo, Jonas Ramalho, Bernardo Espinosa, Juanpe, Johan Mojica edo Aday Benitez; David Timor, Aleix Garcia, Borja Garcia, Portu; eta Cristhian Stuani.