Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Liga 2017/2018 19. jardunaldia: Eibar eta Atletico Madrilen partidaren atarikoa

Eibar

Larunbatean, 18:30ean

Bolada ezin hobean dabilen Eibar Atleticori lehen aldiz irabazten saiatuko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/01/12

Armaginek inoiz ez dute talde madrildarra gailendu Liga txapelketan, Lehen Mailan daudenetik.

  • Joan zen denboraldian Eibarrek eta Atleticok Ipuruan jokatutako partidako une bat. Argazkia: EFE

    Joan zen denboraldian Eibarrek eta Atleticok Ipuruan jokatutako partidako une bat. Argazkia: EFE

    Joan zen denboraldian Eibarrek eta Atleticok Ipuruan jokatutako partidako une bat. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipurua futbol-zelaiak futbol-lehia oso interesgarria hartuko du larunbat honetan, 18:30ean; izan ere, aurrez aurre arituko dira txapelketako talde sasoikoena, Eibar, eta beti lehiakor agertzen den Atletico Madril taldea.

Eibarrek inoiz izan duen bolada paregabeak (zazpi partida jarraian galdu gabe, hiru garaipen bata bestearen atzetik txapelketan eta etxean jarraian lau neurketa irabazita) talde zuri-gorriaren Liga irabazteko asmoei azterketa jarriko die. Madrildarrak liderra den Bartzelonarengandik bederatzi puntura daude, eta txapelketan jokatu dituzten azken sei neurketetatik bost irabazi dituzte.

Hala, Eibar Lehen Mailara iritsi zenetik bizi izan duen unerik gozoenean dago, lehian izan dituen azken 21 puntuetatik 19 eskuratu ostean, eta bere xedea garbia da: lehiaketa horretan Atletico Madrilen aurka estreinakoz punturen bat lortzea, eta, ahal izanez gero, irabaztea.

Diego Simeonek zuzentzen duen taldeari sustoren bat emateko une egokirik izatekotan, hauxe da, Mendilibarrek bere aginduetara baititu bere jokalari gehienak. Jardunaldi honetarako bajarik esanguratsuena erdiko defentsa lanetan lan aparta egiten ari den Anaitz Arbillarena izango da, bost txartel pilatu dituelako. Aipatu hutsunea denbora luzez lesionatuta dauden Fran Rico, Pedro Leon eta Yoelen bajei gehitu behar zaie.

Gainontzean, zaila da pentsatzea Mendilibarrek asko aldatuko duenik taldea, bere jokalariek azken jardunaldietan erakusten ari diren maila kontuan hartuta.

Charlesek lekua kendu dio Kike Garciari aurrelari lanetan hasierako hamaikakoan; aitzitik, ikusi beharko da nork hartuko duen Arbillaren lekua hasieratik: Ramisek ala Lombanek.

Bere aldetik, Simeonek ere hainbat jokalari garrantzitsuren hutsuneak izango ditu larunbatean: Diego Costak, adibidez, ezin izango du jokatu, aurreko neurketan txartel gorria atera ziotelako. Gabi Fernandez eta Stefan Savic ere ez dira Ipuruan izango txartel-pilaketa dela medio. Filipe Luisi dagokionez, lesionatuta jarraitzen du.

Balizko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Capa, Paulo, Ramis, Cote; Dani García, Jordán, Alejo, Enrich, Inui; Charles.

Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Giménez, Godín, Lucas; Correa, Thomas, Saúl, Koke; Griezmann, Gameiro.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: Ipurua.

Ordutegia: 18:30

egia: 18:30

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena