Publizitatea
X

Irratia zuzenean

LaLiga 2017-2018 (19. jardunaldia): Eibar - Atletico Madril (0-1)

Eibar

0-1

Atletico Madrilek Eibarren bolada ona eten du

Erredakzioa

2018/01/13

Partida parekatua eta abagune gutxikoa izan da, baina Atletico atera da garaile (0-1). Koltxoneroek aurrea hartu dute markagailuan eta armaginek ezin izan diote Gameiroren golari erantzun.

  • Gameirok Dmitrovic gainditzen duen unea. Argazkia: EFE

    Gameirok Dmitrovic gainditzen duen unea. Argazkia: EFE

    Gameirok Dmitrovic gainditzen duen unea. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 0-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Ipuruan eta amaiera eman dio porrotik jaso gabeko zazpi partidako boladari. Ondorioz, 27 punturekin bukatu du Ligako lehen itzulia talde gipuzkoarrak.

Armaginak erasokor zelairatu dira, eta lehen hiru minutuetan hiru korner behartu dituzte. Pixkanaka, ordea, Atletico Madrilek aurrerantz jo du, eta abaguneak sortzen hasi da. Neurketako 10. minutuan oso gertu izan dute gola koltxoneroek, hala ere, Kokek kanpora bidali du errematea Vrsaljkoren pase bikainaren ostean. Abagune honen ondoren, nagusi izaten hasi da Atletico Madril eta 26. minutuan aurrea hartu du Gameiroren golari esker (0-1). Griezmannek pase dotorea eman dio Gameirori eta honek ez du kale egin Dmitrovic atezainaren aurrean. Eibarren erantzuna lau minutu beranduago etorri da; Charlesen errematea, ordea, gora joan da. Lehen zatiko azken minutuetan bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik sortu eta Eibar gol bateko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak Orellana zelairatu du Ivan Alejoren ordez. Eibar baloiaren jabe izan da, eta Atletico Madril eroso aurkitu da atzean sartuta, kontraerasora ateratzeko zain. Bi taldeei asko kosta zaie abagune argiak sortzea. Norgehiagokako 74. minutuan, partida erabakita uzteko aukera izan du Atleticok, baina Dmitrovic atezainak gola eragotzi du Griezmanni buruz-burukoa irabazita. Hiru minutu beranduago etorri da Eibarren erantzuna, baina Oblak atezainak ondo gelditu du Oliveirak buruz egin duen errematea. Azken txanpan saiatu da Eibar berdinketa bilatzen eta 89. minutuan abagune ona izan du; Kike Garciaren errematea, ordea, oso gutxigatik kanpora joan da. Neurketa amaitzear zenean ere beste abagune bat izan du talde gipuzkoarrak, baina Oblakek gelditu egin du Oliveiraren errematea.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Dmitrovic; Capa, Ramis, Oliveira, Cote; Dani Garcia, Jordán (Diop, min. 73); Alejo (Orellana, min. 46), Enrich, Inui; Charles

1 - Atletico Madril: Oblak; Vrsalkjo, Gimenez, Godin, Lucas; Correa (Carrasco, nin. 53), Thomas, Saul, Koke; Gamiero (Augusto, min. 68), Griezmann (Torres, min. 76).

Gola: 0-1, min. 26. Gameiro

Epailea: Mateu Lahoz.

g> Mateu Lahoz.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
    Publizitatea

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.
    • al.
    13:05 - 19:00 TOURRA | 10. etapa, Annecy > Le Grand-Bornand - 158,5 km

    EiTB Kirolak

    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.
    • al.
    13:05 - 19:00 TOURRA | 10. etapa, Annecy > Le Grand-Bornand - 158,5 km
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena