Itxi

Eibar

Larunbatean, 13:00etan

Europara begira dauden Celtaren eta Eibarren arteko lehia hartuko du Balaidosek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nahiz eta armaginen helbururik behinena salbazioa ahalik eta azkarren lortzea den, inork ez du zalantzarik gorago begira jartzeko moduan daudela.

  • Eibarrek galdu egin ditu Celtaren aurkako hiru partidak aurtengo denboraldian. EFE

    Eibarrek galdu egin ditu Celtaren aurkako hiru partidak aurtengo denboraldian. EFE

Eibarrek Bailaidoseko mahaigainean kolpe bat ematen saiatuko da larunbat honetan, ahots ozenez esateko datorren denboraldian Europan izateko toki bat eskuratzeko lehian egon nahi duela.

Nahiz eta armaginen helbururik behinena salbazioa emango dioten adina puntu ahal bezain azkarren lortzea den, inork ez du zalantzan jartzen gorago begira jartzeko moduan daudela, eta Vigokoen aurkako norgehiagoka noraino heldu nahi duten adierazteko egokiena izan daiteke.

Alabaina, kontuan hartu beharreko datu bat dago: denboraldi honetan bi taldeek elkarren aurka dagoeneko jokatu dituzten hiru partidetan (Kopako bi eta Ligako bat) armaginak galtzaile atera dira. Dena den, egungo Eibarrek oso zerikusi gutxi dauka denboraldi hasierakoarekin.

Partidari begira, Zaldibarreko entrenatzaileak 19 jokalari sartu ditu deialdian; beraz, horietako batek deialditik atera beharko du neurketa aurretik.

Deialdian daudenen artean, Yoel atezaina ageri da denboraldi honetan lehendabizikoz, udako oporretan pairatu zuen lesio larriaren ostean. Ikusi beharko da, aldi berean, ea deialdian egoteari eusten dion Pedro Leonek edota Jovanovic atzelariari aukera emango dion.

Eibar zazpigarrena da 35 punturekin, eta 3 puntuko aldera dute galiziarrekiko

Balizko hamaikakoak:

Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia edo Sergi Gomez, Jonny; Wass, Lobotka, Radoja, Emre Mor; Aspas, Maxi Gomez.

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Oliveira, Cote; Diop, Joan Jordan; Alejo, Charles, Inui; Kike Garcia.

Epailea: Del Cerro Grande (Madrilgo Batzordea)

Ordua: 13:00