Itxi

Eibar

Europatik 4 puntura

Eibarrek Europako postuei begira ekingo dio Ligako azken herenari

Erredakzioa

Talde armagina 8. postuan da sailkapenean, 7. den Celtarekin berdinduta, eta Europa Liga jokatzeko txartela ematen duen 6. postutik lau puntura.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek ilusioz beteta ekingo dio Ligako azken herenari, sailkapeneko zortzigarren postuan baitago eta Europa Liga jokatzeko txartela ematen duen seigarren postua, lau puntura baitauka.

Zazpigarren sailkatua den Celtarekin berdinduta dago Eibar 35 punturekin. Larunbatean Balaidosen galdu ostean gainditu du Celtak Eibar sailkapenean. Hala ere, Sevilla da seigarren 39 punturekin eta armignak lau puntura daude.

Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak Europako postuetan sartzeko lehian aurkari zuzena den Vila-real hartuko du asteazkenean Ipuruan. Castelloko taldea bosgarren postuan dago 41 punturekin eta armaginen garaipen batek hiru puntura hurbilduko luke Eibar. Ilusioa da nagusi herrian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar