Itxi

Eibar

Igandean, 18:30ean

Eibarrek azken aukera du Europako postuen lehian jarraitzeko

Erredakzioa

Talde armaginak Valentziaren aurka jokatuko du igandean Mestallan, 18:30ean. Orellanak neurketa hau jokatu ahalko du, klub armaginak jokalaria erosteko aukera gauzatu baitu.

  • Jordan eta Inui. Argazkia: EFE

    Jordan eta Inui Valentziari lehen itzulian sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Valentziaren aurka jokatuko du igandean Mestallan, 18:30ean, Ligako 35. jardunaldiko partida. Armaginentzat azken aukera da Europa Ligako atariko kanporaketak jokatzeko aukera ematen duen sailkapeneko zazpigarren postua lortzeko.

Mestallako partidarako, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Fabian Orellana. Jokalaria Valentziak utzita egon da Eibarren, baina klub armaginak jokalaria erosteko aukera gauzatu du, eta bere talde ohiaren aurka jokatu ahalko du. Baja dira Ramis, Enrich eta Arbilla, min hartuta baitaude. Aurrean Charlesek eta Kike Garciak jokatuko dute, eta Mendilibarrek zalantza du atezain titularra nor izango den; Yoelek hasieratik jokatzeko aukera izan dezake.

Valentzian, aldiz, baja da Ezequiel Garay erdiko defentsa. Dani Parejo, ordea, hamaikakora itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean. Arazo fisikoak izan dituzten Jose Luis Gaya eta Simone Zaza ere deialdian sartu ditu Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Neto, Montoya, Murillo, Gabriel Paulista, Gaya; Parejo, Kondogbia, Guedes, Carlos Soler; Rodrigo eta Mina.

Eibar: Yoel; Peña, Oliveira, Lomban, Cote; Dani García, Diop; Pedro León, Charles, Orellana; Kike Garcia.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 18.30ean.