Itxi

Eibar

Denboraldiaurrea

Eibarrek lehen entrenamendua burutu du

Erredakzioa

Denboraldiaurreari ekin dio talde armaginak asteazken honetan. Dmitrovic atezaina, Unai Elguezabal eta Pablo Hervias jokalariak egun batzuk beranduago bueltatuko dira lanera.

Eibarrek asteazken honetan egin du denboraldiaurreko lehen entrenamendua, astelehenean eta asteartean osasun-azterketak gainditu ostean. Jose Luis Mendilibarren aginduetara ekin dio lanari talde armaginak, nahiz eta jokalari batzuk falta izan diren: Marco Dmitrovic atezaina uztailaren 21ean hasiko da entrenatzen, Munduko Txapelketa jokatu baitu Serbiarekin; Unai Elguezabal eta Pablo Hervias jokalariak, aldiz, uztailaren 16an bueltatuko dira Lehen Mailara igotzeko playoffa jokatu baitzuten.

Talde armaginak baja garrantzitsuak izan ditu iazko taldearekin alderatuta. Dani Garcia eta Ander Capa Athleticek fitxatu ditu, eta Takashi Inui Betisera joan da. Hala ere, jokalari garrantiztsu askok taldean jarraitzen dute; Ramis, Arbilla, Pedro Leon, Joan Jordan, Orellana, Sergi Enrich, Kike Garcia eta Charles Dias futbolariek, besteak beste.

Utzita egon diren jokalarien bueltaz gain, Eibarrek fitxaketa bakarra egin du, Jose Martinezena. Erdiko defensa Bartzelona B taldetik fitxatu du talde armaginak. Bestalde, Yoel atezaina hasieratik lanerako prest izango du, iazko denboraldiaurreari ekin aurretik lesio larria izan baitzuen eta ez baitzen berragertu Ligako azken jardunaldira arte.

Eibarrek jokalari hauekin ekin dio denboraldiaurreari:

Atezainak: Yoel, Riesgo eta Markel Areitio.

Defentsak: Calavera, Peña, Galvez, Arbilla, Ramis, Paulo, Martinez, Cote eta Kike Pina

Erdilariak: Rivera, Jordan, Diop, Escalante, Alain Ribeiro, Alejo, Pedro Leon, Pere Milla, Orellana eta Bebe.

Aurrelariak: Sergi Enrich, Kike Garcia, Charles eta Nano.

Dmitrovic atezaina uztailaren 21ean itzuliko da lanera; Unai Elguezabal eta Pablo Hervias jokalariak uztailaren 16an bueltatuko dira.

Denboraldiaurreko partidak:

07/17 Vs CD Tudelano (Atxabalpe, 19:00)

07/20 Vs Real Sociedad (Ipurua, 18:00)

04/24 Vs Swansea (19:00)

29/04 Vs Stuttgart (Heimstetten, 14:30)

08/03 Vs Osasuna (Varea)