Itxi

Eibar

1. jardunaldia

Eibarrek galdu egin du Ligako debutean Huescaren aurka

eitb.eus

Armaginek ez dute maila eman Lehen Mailara igo berri den taldearen aurka. Gallarrek egin ditu kanpokoen bi golak, eta Escalantek Eibarrena.

  • Eibarrek talde ona izan du aurrean / EFE.

    Eibarrek talde ona izan du aurrean / EFE.

Eibarrek galdu egin du 2018/19ko denboraldiko 1. jardunaldian, Lehen Mailara igo berri den Huescaren kontra (1-2).

Alex Gallarren bi golek eman diete garaipena aragoiarrei Ipuruan. Armaginek, aldiz, azken ordu laurdenean baino ez dute arriskurik sortu.

Huescak Lehen Mailan sartu dituen lehen golak Gallarrek egin ditu, aurreko denboraldian Lugon 1. mailara igotzeko azken garaipena eman zion golaren egileak.

Eibarrek laster eman du lehenengoa abisua. Jordan izan da, Orellanaren pase baten ostean. Gero, Huescak lehenengo geldiketa egin du Ligan, 3. minutuan.

Baina gidoia aldatu egin da, eta Gallarren banakako jokaldi batek aurretik jarri du Huesca. Aurkariak atzean utzi ostean, Dimitrovic gainditu du.

GALLAR EIBAR HUESCA EFE

Serbiarrari esker ez du sartu 'Chucho' Hernandezek bigarren gola, eta armaginak ez dira arriskua sortzeko gai izan, Leo Francoren taldeak bezala.

Eibarren akats baten ondorioz heldu da Huescaren bigarrena. Gallarrek falta jaurti du, ez du inork aldaratu, ezta errematatu ere, baina baloia ate barrura sartu da.

Atsedenaldiaren ostean, neurketak bide beretik jarraitu du.

Armaginek aurkaria estutu dute. Gonzalo Escalantek Eibar suspertu du, eta, gainera, gola eginda, aldea murriztu du 69. minutuan.

Horrek Eibar hauspotu du, baina Huescak hirugarrena egiteko aukera izan du, 75. minutuan. Chuchoren baloia, baina, kanpora joan da.

 

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Dmitrovic; Peña, Arbilla (Bigas, 78. min), Paulo, Cote; Orellana, Diop, Jordan, Bebe (Escalante, 55. min), Enrich eta Kike Garcia (Charles, 46. min).

Huesca: Werner; Miramon, Etxeita, Jorge Pulido, Luisinho; Moi, Melero, Damián (David Ferreiro, 89. min), Gallar (Ávila, 69. min); Longo eta 'Cucho' Hernández (Semedo, 76. min).

Golak: 0-1, 5. min: Gallar. 0-2, 40. min: Gallar. 1-2, 69. min: Escalante.