Itxi

Eibar

Zorterik ez

Pedro Leonek bajan jarraituko du

Agentziak | Erredakzioa

Sorbaldako mina ez zaio kendu, eta, ondorioz, hurrengo jardunaldietan ere ez du jokatuko.

  • Pedro Leon

    Pedro Leon

Eibar taldeko Pedro Leonek lunbalgia zorrotza du eta hasiera batean 10 edo 15 egun eman behar zituen jokatu gabe, baina minduta jarraitzen du, eta oraindik ez du alta jaso.

Lesioak okerrera egin du, eta garbiketa epidurala egin beharko diote armaginari.

Eibarrek komunikatu batean eman du horren berri. Pedro Leonek ez du zorte askorik izan azken bolada honetan, eta iaz ere hainbat lesio izan zituen.