Itxi

Eibar

Igandean, 18:30ean

Eibarrek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Talde armaginak ez du inoiz punturik lortu Barçaren aurka. Igandean jokatuko du Camp Noun, 18:30ean.

  • Ramis eta Luis Suarez. Argazkia: EFE

    Ramis eta Luis Suarez, iragan denboraldiko Eibar-Bartzelona partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek Bartzelonaren aurka jokatuko du Ligako lehen itzuliko azken partida igande honetan, 18:30ean, Camp Noun. Talde armaginak inoiz ez du punturik lortu Barçaren aurkako norgehiagoketetan.

Ramis eta Charles ez ditu jokatzeko prest izango Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak. Calavera eta Hervias ere deialditik at geratu dira. Baita min hartuta jarraitzen duen Pedro Leon ere.

Bestalde, Bartzelonak aldaketa asko egin zituen Kopako Levanteren aurkako neurketan, eta hamaikakora itzuliko dira ostegunean jokatu ez zuten Pique, Jordi Alba, Rakitic, Luis Suarez eta Messi. Ondorioz, Ernesto Valverde entrenatzaileak ohiko hamaikakoa zelairatuko du.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Arthur, Messi, Dembele eta Luis Suarez.

Eibar: Riesgo; Peña, Oliveira, Arbilla, Cote; Orellana, Jordán, Diop, Cucurella; Enrich eta Kike Garcia.

Epailea: Gil Manzano.

Zelaia: Camp Nou.

Ordua: 18:30ean.