Itxi

Eibar

Berdinketa

Eibarrek puntu bat atera du Levanteren etxetik (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginak birritan berdindu dute markagailua Gonzalo Escalanteren eta Sergi Enrichen golei esker. Levanteren golak Moralesek eta Rochinak egin dituzte.

  • Quique Garcia, Levanteko jokalari batekin lehian

    Quique Garcia, Levanteko jokalari batekin lehian. Argazkia: Efe.

Eibarrek ezin izan dio Levanteri irabazi (2-2) baina armaginek puntu garrantzitsua lortu dute Ipiruatik urruti. Lehen zatia orekatua izan da, baina bigarrenean valentziarrak armaginak baino gehiago izan dira. Hala ere, ezin izan dute garaipena lortu.

Atsedenaldian, etxekoak 2 eta 1 izan dira aurretik, eta bigarren zatiaren hasieran Levantek aukera argiak izan ditu hirugarren gola egiteko. Baina gola Jose Luis Mendilibarren taldeak egin du, sailkapenean beste puntu bat gehitzeko.

Hasierako minutuetan Eibar biziago atera den arren, Levante izan da partidako lehen gola egin duena. Bosgarren minutuan egin du Jose Luis Moralesek, kontraeraso baten ondorioz.

Ondoren, Eibarrek jokoaren kontrola hartu du, etxekoak kontraerasoan jokatzen hasi diren bitartean. Baina ez da aukera argirik izan 19. minutuan Escalantek banakoa egin duen arte.

Partida ireki egin da, eta jokoak ez du jaberik izan etxeko taldeak kontraerasoan bigarren gola egin duenean. Rochinak sartu du, Eibarrek aukera argia huts egin eta hurrengo jokaldian.

Bigarren zatian, Levante bizi-bizi atera da. Gipuzkoarrei kosta egin zaie partidan berriro sartzea eta lehen zatiko erritmoa berreskuratzea, markagailuan atzetik izan arren.

Sergi Enrichen berdinketa

Levantek aukera ugari izan ditu neurketa erabakita uzteko, eta Eibar azken ordu laurdenean berpiztu da, bigarren golaren bila. Azkenean Sergi Enrichek egin du, 78. minutuan, Lunak arean egindako huts larria aprobetxatuz.

Golak min handia egin dio Levanteri eta Eibarrek gora egin du, garaipenaren bila, baina azkenean ez da markagailuan aldaketa gehiagorik izan. Bina amaitu da partida.

Fitxa teknikoa

2 - Levante: Aitor, Vezo, Rober Pier, Postigo, Simon (Vukcevic, 79. min), Rochina (Roger, 84. min), Campaña, Bardhi (Coke, 69. min), Luna, Morales eta Mayoral.

2 - Eibar: Dmitrovic, Peña, Ramis, Oliveira, Cucurella, Pedro León (Marc, 72. min), Escalante (Sergio, 85. min), Jordán, Orellana, Sergi Enrich eta Kike García (Charles, 63. min).

Goles: 1-0, 5. min: Morales. 1-1, 19. min: Escalante. 2-1, 27. min: Rochina. 2-2, 78. min: Sergi Enrich.