Itxi

Eibar

Betisen aurka

Eibarrek garaipena eskaini nahi die zale armaginei

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak Betisen aurka jokatuko du Ligako 36. jardunaldiko partida, igande honetan Ipuruan, 14:00etan.

  • Fabian Orellana. Argazkia: EFE

    Fabian Orellana, lehen itzuliko Betis-Eibar partidan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Betis izango du aurkari igande honetan Ipuruan, 14:00etan. Bi taldeek, salbazioa matematikoki lotzeko aukera izango dute, nahiz eta birtualki lortuta duten mailari eustea.

Talde armaginak garaipena eskaini nahi die Ipuruako zaleei, etxean jokatu zuten azken partida, Atletico Madrilen kontrakoa, galdu egin baitzuen. Gainera, Ligako azken bi norgehiagokak etxetik kanpora jokatu ditu Eibarrek.

Garaipena lortuz gero, Eibarrek matematikoki lortuta izango du salbazioa, baita berdintzen badu eta Valladolidek irabazten ez badu. Galduta eta Pucelako taldeak ere galduz gero, salbatuta egongo da talde armagina.

Bestalde, Betisek amaiera eman nahi dio gora-behera asko izan dituen denboraldi honi. Talde andaluziarrak nahikoa du puntu bat lortzea, mailari matematikoki eusteko. Horixe izango da Sevillako taldearen helburua.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Ramis, Sergio Alvarez, Cote, Escalante, Jordan, Pedro Leon, Orellana, Cucurella eta Enrich.

Betis: Pau Lopez; Feddal, Bartra, Sidnei; Joaquín, Kaptoum, Guardado, Junior; Lo Celso, Tello eta Loren.

Zelaia: Ipurua.

Epailea: Iglesias Villanueva.