Itxi

Eibar

1-2

Eibar garaile Fortuna Düsseldorfen aurkako bigarren partidan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

1-2 gailendu ziren armaginak, Charlesen eta Asier Benitoren golen bitartez.

  • Eibarren hamaikakoa Fortuna Düsseldorfen aurka

    Eibarren hamaikakoa Fortuna Düsseldorfen aurka. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek errebantxa hartu zuen atzo Fortuna Düsseldorf taldearen aurka jokatutako lagunartekoan. Izan ere, aurreko egunean galdu egin zuen talde beraren kontra (3-2).

Larunbatean, alemaniarrak bi aldiz aurreratu ziren markagailuan; igandeko norgehiagokan, aldiz, gipuzkoarrek ez zuten ezustekorik nahi izan, eta goiz ibili ziren lehen gola lortzeko, Charlesen bidez (10. min).

Armaginak gehiago izan ziren lehen zati osoan, eta nagusitasun hori baliatu zuten bigarrena erdiesteko atsedenaldira heltzeko 10 minuturen faltan. Kasu horretan, Asier Benito izan zen golegilea, Charlesek zutoinera jaurtitako baloiaren aldaratzea aprobetxatuta.

Amurrioko jokalaria izan zen neurketa bietan gola sartzeko abilezia izan zuen jokalari bakarra. Athleticen harrobian hazitako aurrelaria merituak ari da pilatzen denboraldi-aurrean, Mendilibarrek bere aldamenean izan dezan urte osoan zehar.

Bigarren zatian, etxekoen jokoak hobera egin zuen, baina ez zuten alderik murriztu 82. minutura arte. Hortik amaierara arte, Eibarrek ez zion berdinketa erdiesteko gola sartzeko paradarik eskaini Fortunari.