Itxi

Eibar

Lesioa

Esteban Burgos fitxaketa berria lesionatu egin da

Erredakzioa

Ekhi Bravo ere lesionatu da. Beraz, horiei aurretik bajan zeuden Pape Diop eta Fabian Orellana gaineratuta, lau jokalari ditu Eibarrek min hartuta.

  • Esteban Burgos eta Roberto Correa haien aurkezpenaren egunean. Argazkia: SD Eibar

    Esteban Burgos eta Roberto Correa haien aurkezpenaren egunean. Argazkia: SD Eibar

Esteban Burgos Eibarko atzelari berriak zuntz-haustura du eskuin zangoko koadrizepsean, eta, beraz, ezingo du ligako lehen partida jokatu. Gainera, Ekhi Bravo ere lesionatuta dago, haustura baitu eskuineko aduktore luzean.

Bi jokalariek minduta amaitu zuten lan-saioa, eta, osasun-probak eginda, gaur jakin dute zer duten.

Bi baja horiek ere kontuan hartuta, lau jokalari ditu lesionatuta Eibarrek, Pape Diop eta Fabian Orellana ere min hartuta baitaude.