Itxi

Eibar

Fitxaketak

Nano Mesak Cadizen jokatuko du, Eibarrek utzita

Erredakzioa

Tenerifeko jokalariak denboraldi bat emango du Cadizeko taldean, Bigarren Mailan. Hala ere, Andaluziako taldeak 2020ko ekainean jokalaria erosteko aukera izango du.

  • Nano Mesa. Argazkia: SD Eibar

    Nano Mesa. Argazkia: SD Eibar

Nano Mesak, Eibarreko jokalariak, Cadizen jokatuko du utzita. Denboraldi bakarra emango du Cadizeko taldean, baina 2020ko ekainean Andaluziako taldeak jokalaria erosteko aukera izango du.

24 urteko aurrelaria 2016ko udan heldu zen Eibarrera. Hala ere, gol bakarra lortu du Lehenengo Mailan eta beste zenbait taldetan jokatu du utzita: Levanten, Gijongo Sportingen eta Tenerifen.