Itxi

Eibar

Ipuruan

Azken hasperenean irabazi du Eibarrek Vila-realen aurka jokatutako norgehiagoka (2-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Luzapena iritsi bezain pronto, berdinketa zen nagusi Ipuruan. Hala ere, gutxi iraungo zuen puntu banaketak, Fabian Orellanak garaipenaren gola egin baitu neurketa bukatu aurretik.

  • Orellana gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Orellana gola ospatzen. Argazkia: EFE

Fabian Orellanak garaipenaren gola egin du azken hasperenean Eibarri jardunaldiko hiru puntuak eskainiz. Bigarren zatian, Kike Garciak egindako lehen gola berdindu du Vila-realek, baina azken minutuetan txiletarrak ezustea eman eta Ipurua zutik jarri du, zaleen ilusioa berreskuratuz (2-1).

Armaginek azken jardunaldietan izandako gabeziak agerian geratu dira partidaren lehen minutuetan, baina, pixkanaka-pixkanaka, etxekoek bere bertsiorik onena plazaratu nahi izan dute eta nagusi izan dira jokoan, Dmitrivicek ikusle soil gisa jardun duen bitartean.

Atsedenaldiaren ostean, hamaikakoetan aldaketarik gauzatu ez den arren, Vila-realek irmo ekin dio bigarren zatiari eta Eibarrek lanak izan ditu horri eusteko.

Inuik aukera garbia izan du lehen minutuetan, hala ere, kornerrera joan da jaurtiketa. Gainera, minutu gutxira iritsi zaio Eibarri amesgaiztoa Gerard Morenok gola egin duenean, Kike Garciak egindako neurketa aurreneko gola berdinduz (1-1).

Armaginek, ordea, sentsazioak berreskuratu eta ilusioa berpizteko gaua zela jakin bazekiten eta hori egia bihurtze aldera, Fabian Orellanak ezustekoa eman du luzapenean garaipenaren gola egin eta 11. jardunaldiko hiru puntu preziatuak bere eginez.

Fitxa teknikoa:

2 - Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Arbilla, Oliveira, Cote; Orellana, Escalante, Diop (Exposito, 67.min), Inui; Kike Garcia (Pedro Leon, 86.min) eta Enrich (Charles, 71.min).

1 – Vila-real: Asenjo; Mario, Albiol, Pau, Quintalla; Iborra, Trigueros (Gerard Moreno, 66.min), Anguissa (Cazorla, 72.min), Ontiveros (Moi Gomez, 63.min); Chukweze eta Ekambi.

Golak: 1-0, 61.min, Kike Garcia. 1-1, 87.min, Gerard Moreno, 2-1 94.min Orellana.