Itxi

Eibar

Getaferen aurka

Laugarren porrota jarraian, Eibarrentzat (0-1)

Armaginek 0 eta 1 galdu dute Bordalasen Getaferen aurka. Mendilibarren taldea ez da Angelek 67. minutuan egindako golari erantzuteko gai izan.

  • Orellana, Getafeko bi jokaariren artean

    Orellana, Getafeko bi jokaariren artean. Argazkia: Efe.

Eibarrek ezin izan du garaipenik lortu bere ohiko jokoari etekina ateratzen jaioa den Getaferen aurrean. Partida gogorra eta oso lehiatua jokatu dute bi taldeek Ipuruan, gorabeheratsua, eta VAR laguntzaile teknikoak hiru gol baliorik gabe utzi ditu.

Getafe indartsu aritu da lehen minutuetan, etxeko taldearen urduritasuna aprobetxatuz. Madrildarrek hasi eta berehala izan dute gola egiteko lehen aukera eta Eibarreko jokalari batek baloia area barruan eskuarekin ukitu duela erreklamatu dute, baina epaileak ez du ezer adierazi.

Arnaginek lanak izan dituzte zelaian lekua hartzeko orduan. Getafe goian presionatzen saiatu dira, baina Bordalasen taldeak oso argi izan du lehen minutuetan zer eta nola egin.

Gipuzkoarrak ohituta daude Ipuruako partidetan jokoaren kontrola izaten, baina gaur ez dute hori lortu eta deseroso egon dira denbora guztian.

Lehen zatiko azken minutuetan, Getafek Eibarren zelaian jokatu du ia denbora osoan, armaginak ideiak argitzeko atsedenaldiaren zain zeudela ematen zuen bitartean.

Gainera, Diopek eta Orellanak otxartel horiak ikusi dituzte eta ezin izango dute San Mameseko derbia jokatu.

Atsedenaldiaren ostean, VAR laguntzaile teknikoaren bidez, epaileak bi gol balio barik utzi ditu, lehenengoa Getaferena, Angelek 51. Minutuan sartutakoa, eta bigarrena Kike Garciak Eibarrentzat egindakoa.

66. minutuan, Angelek partidako gol bakarra egin du, zelaira atera eta minutu gutxira. Gol hori izan da markagailura igo den bakarra, eta Getaferi garaipena eman diona. Eibarrek, berriz, laugarren partida jarraian galdu du.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar:  Dmitrovic; Correa (De Blasis, 79. min), Arbilla, Oliveira, Bigas; Orellana, Escalante, Diop, Pedro León (Edu Expósito, 84. min); Kike García, Charles  (Enrich, 74. min).

1 - Getafe: David Soria; Damián, Djene, Cabrera, Oliveira; Nyom, Arambarri, Maksimovic, Cucurella (Timor, 91. min); Hugo Duro (Ángel, 58. min), Mata (Jorge Molina, 81. min)

Golak: 0-1, 66. min, Ángel.