Itxi

Eibar

Ofiziala

Jose Luis Mendilibarrek beste urtebete jarraituko du Eibarren

eitb.eus

Zaldibarko entrenatzaileak seigarren denboraldia jarraian egingo du armaginen eserlekuan.

  • Eibar taldeak Mendilibarren kontratu berritzea iragartzeko erabilitako irudia

    Eibar taldeak Mendilibarren kontratu berritzea iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @SDEibar.

Jose Luis Mendilibarrek gutxienez beste denboraldi batez Eibarko entrenatzailea izaten jarraituko du, talde armaginarekin zuen kontratua 2021ra arte luzatu ostean. Zaldibarkoak bere seigarren denboraldia jarraian egingo du Eibarren, zazpigarrena guztia, 2004-05 denboraldian ere armaginen eserlekuan eseri baitzen.

Mendilibarrekin batera, bere lan talde osoak jarraituko du: Toni Ruiz, Iñaki Bea, Josu Anuzita eta Andoni Azkargorta. Azken honek, Klubeko prestatzailea eta Mendilibarren lan-taldeko kideak, hiru denboraldirako berritu du kontratua.

Mendilibarrek guztira 250 partidetan zuzendu du taldea. 2015-16 denboraldian taldea Lehen Mailan hartu zuenetik, 68 partida irabazi, 54 berdindu eta 85 galdu ditu entrenatzaile bizkaitarrak.