Publizitatea
Itxi

2021/01/10

16:01

Eibar

Porrota

Eibar esku hutsik itzuli da, Levantek partida irauli ostean (2-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Inuik aurretik jarri ditu armaginak bigarren zatiaren hasieran egindako golarekin, baina etxekoek banakoa egin dute huts baten ondorioz eta, ondoren, Moralesek bigarren gola egin du.

0
Levante – Eibar
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek galdu egin du Levanteren etxean LaLigako 18. jardunaldian jokatutako partida. Etxeko taldeak min handia egin die armaginei kontraerasoan. Jokoaren beste alor guztietan, baina, Jose Luis Mendilibarren taldea hobeto aritu da.

Partida aspergarria jokatu dute bi taldeek lehen zatian, oso orekatua. Gipuzkoarrak aurkaria baino hobeto hasi dira, baina minutuek aurrera egin ahala, Levante gora egiten hasi da eta kontraerasora jokatzea erabaki du.

Atsedenaldiaren ostean, gauzak bestela joan dira. 51. minutuan, Inuik gola sartu du, Levanteren defentsan egindako hutsa aprobetxatuta. Handik gutxira, epaileak baliorik gabe utzi du Radojak egindako gola, Dani Gomez jokoz kanpo zegoelako. Partidak bizitasuna irabazi du.

Mendilibarren jokalariak etxekoak baino hobeto aritu dira, erasoan eta defentsan, baina Levantek banakoa egitea lortu du kontraeraso batean. Zelaira atera berria zen Melerok baloia Dmitrovicen atean sartu du.

Eibarrek jokoaren kontrola izaten jarraitu du, baina beste kontraeraso batean Levantek bigarren gola egin du eta hiru puntuak etxean geratu dira. Morales izan da garaipenaren gola egin duen jokalaria, 76. minutuan.

Fitxa teknikoa

2 - Levante: Aitor Fernandez, Miramon, Postigo (Coke, 80. min), Duarte, Clerc, De Frutos (Toño, 86. min), Radoja, Malsa (Melero, 62. min), Morales, Roger (Son, 86. min) eta Dani Gomez (Sergio León, 62. min).

1 - Eibar: Dmitrovic, Arbilla, Oliveira, Bigas, Rafa Soares (Kevin Rodrigues, 73. min), Pozo (Pedro Leon, 83. min), Diop, Edu Exposito (Recio, 89. min), Inui (Quique, 89. min), Sergi Enrich (Muto, 73. min) eta Kike Garcia. 

Golak: 0-1, 51. min: Inui. 1-1, 65. min: Melero. 2-1, 76. min: Morales.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;