Eibar
2022ra arte
Eibarrek Jimena Lopez fitxatu du
A. B. | EITB Media
Jokalari mexikarrak 21 urte ditu, eta 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde armaginarekin.
-
Jimena Lopez Fuentes, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek Jimena Lopez Fuentes fitxatu du, 2022ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Talde armagina denboraldi ona egiten ari da Primera Iberdrola Ligan; hala ere, neguko merkatuan fitxaketa hau eginda indartu egin da.
Jimena Lopez (Mexiko Hiria, 1999) mexikarra da, 21 urte ditu eta ezker hegaleko atzelari postuan jokatzen du. Mexikoko Selekzioan eta Estatu Batuetako Texas A&M Aggies Unibertsitateko taldean jokatu du.
Talde armagineko jokalari berria aste honetan hasiko da entrenatzen Iker Dorronsoro entrenatzailearen aginduetara. "Oso hunkituta eta taldeari ahal dudan guztian laguntzeko gogoz nago", adierazi du jokalari mexikarrak.