Itxi

Eibar

GORRITXO OHIA

Cesar Palacios, SD Eibarreko kirol zuzendari berria

EITB MEDIA

Eibarreko kirol zuzendari berria datorren asteartean aurkeztuko dute hedabideen aurrean, Ipuruan.

  • Cesar Palacios

    Cesar Palacios. Argazkia: Eibar

Cesar Palacios nafarra izango da Eibar Kirol Elkarteko kirol zuzendari berria. Palaciosek 46 urte ditu eta hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du, hirugarren bat luzatzeko aukerarekin. Aurretik, Numantziako kirol arduradun nagusia izandakoa da (2010-2020). 19/20aren amaieran Numantzia utzi ostean, iruindarrak bere formakuntza osatzen jardun du azken urtean.

Palaciosek Osasunako elastikoa defendatu zuen jokalari gisa 17 denboraldi baino gehiagoz, horietatik 11 lehen taldean, eta zortzi kapitain modura. 2004an Numantziak fitxatu zuen, eta sei denboraldi egin zituen, bost taldeko kapitain gisa. 2010ean utzi zuen futbola Palaciosek, Soriako taldearen kirol zuzendari izateko.

Eibarreko kirol zuzendari berria datorren asteartean aurkeztuko dute hedabideen aurrean, Ipuruan.