Itxi

Eibar

Agurrak

Etapa amaiera Eibarren utzita egon diren jokalarientzat

EITB Media

Rafa Soares, Bryan Gil, Alejandro Pozo, Yoshinori Muto, Jose Recio eta Kevin Rodriguesen agurra

  • Bryan Gil volverá al Sevilla

    Bryan Gil volverá al Sevilla

Aste honetan bertan Jose Luis Mendilibarren agurra bizi izan dugu eta gaur sei jokalariena.

Eibarren utzita egon diren jokalarientzat azken eguna izan da gaurkoa eta lehenik eta behin Klubak eskerrak eman dizkie guztiei egindako lanagatik eta ahaleginagatik. Beraz, denboraldi honetan Eibarren utzita egon diren sei jokalariek armaginen etapa amaitu dute, "Eibarrek eskertu die klubari eskainitako dedikazioa eta erakutsitako ahalegina eta profesionaltasuna".

Hauek izan dira utzitako jokalariak: Rafa Soares, Bryan Gil, Alejandro Pozo, Yoshinori Muto, Jose Recio eta Kevin Rodrigues.