Itxi

Eibar

Fitxaketak

Xabi Etxeitak Eibarren jokatuko du

EITB MEDIA

Zornotzarrak denboraldi baterako sinatu du talde armaginarekin, Getaferekin zuen kontratua amaitu ostean.

  • Xabi Etxeita. Argazkia: Eibar

    Xabi Etxeita. Argazkia: Eibar

Eibarrek ofizial egin du Xabi Etxeitaren fitxaketa 2021/2022 denboraldirako. Zornotzarrak denboraldi baterako sinatu du talde armaginarekin, Getaferekin zuen kontratua amaitu ostean.

Atzelari zornotzarrak 148 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta 111 Bigarren Mailan. Horrekin batera, Getaferekin eta Athleticekin eskarmentua du Europako txapelketetan.

Horrenbestez, 2021/2022 denboraldirako Eibarrek egindako zortzigarren fitxaketa da Etxeitarena.