Itxi

Eibar

IBERDROLA LIGA

Eibar Bigarren Mailara jaitsiko da Atletico Madrilen aurka galdu ostean

I. G. | EITB Media

Armaginek garaipen bat behar zuten maila gorenean jarraitzeko, baina 3-1eko azken emaitzak taldearen jaitsiera berretsi du.

01:06
Atletico Madril 3-1 Eibar

Eibarrek 3-1 galdu du Atletico Madrilen etxean Iberdrola Ligako azken aurreko jardunaldian. Armaginek garaipen bat behar zuten maila gorenean jarraitzeko, baina azken emaitzaren ondorioz, Bigarren Mailara jaitsiko dira.

Gipuzkoarrek ondo eutsi dute lehen ordu erdian, etxekoek 28. minutuan markagailua ireki duten arte.

Atsedenaldiak ez dio onik egin Eibarri, eta bigarren zatiko lehen hamar minutuetan beste bi gol jaso ditu. 73. minutuan Kundananjik gola sartu du armaginentzat, azken markagailua 3-1ekoarekin itxiz.

Hala, azken jardunaldia geratzen bada ere, Eibarrek mailari eusteko aukera guztiak galdu ditu eta hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du.